Lehen laguntzen ikastaroa

Urtarrilean egin genuen bezala, mendiko lehen sorospenen ikastaroaren edizio berria egingo dugu elkartearen lokalean azaroaren 5ean. Egun osoko kurtsoa izango da, alor teoriko eta praktikoak dituena, eta Euskal Mendizale Federazioaren laguntzaz dohainik emango da. Gure web orrian eman dezakezue izena, baina bizkor ibili, plazak mugatuak dira eta!
Plazak beteta. Interesatuta bazaude deitu 635721692 telefonora eta itxaron zerrenda sortuko dugu egon litezkeen bajak betetzeko.
