Uztailak 18-19, Europako Mendietara

ADI! Uztailaren 18 eta 19ko asteburuan egingo urteroko Europako Mendietako irteera, gure egutegiko hitzordu ederrenetakoa.
- Eguna: uztailak 18, larunbata; eta uztailak 19, igandea.
- Ibilaldi mota: helduen asteburu irteera.
- Irteera: larunbatean goizeko 4:00etan, anbulategi aurretik.
- Ibilaldiak:
- Larunbateko ibilaldia: 20 km, +1.800 m. Sotres-Vega de Urriellu-Horcados Rojoseko lepoa-Fuente Deko kablea.
- Igandeko ibilaldia (aukerakoa): Cruz de la Viorna (1.151 m) mendira joan-etorria.
- Itzulera: autobusa 12:00ak aldera abiatuko da Potesetik eta bazkaria bidean egingo da (ez dago ordainean sartuta).
- Ordaina:
- Bazkideak: 100 euro.
- Bazkide ez direnak: 120 euro.
- Ordainean sartzen dena: joateko eta etortzeko autobusa, Poteseko Brisas del Deva albergean larunbateko afaria, lo egitea eta igandeko gosaria.
- Izena emateko azken eguna: uztailak 16, osteguna, 21:00etan.
- Plaza kopurua: 32 pertsona.
IZEN-EMATEA
Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.
GARRANTZITSUA! Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatua izatea eta federatu txartela gainean eramatea.




