Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Ondarroa - Lekeitio

el .

30661123947 f9f471b327 c

EGUNA: Urriak 20.

IBILALDIA : Ondarroa - Lekeitio .Egun guztirako,12,5 km tako gaztetxoentzat ibilaldia izango da.

IRTEERA: Goizeko 9 tan anbulategi aurrean.

ORDAINA: Bazkideak 4 euro eta gainontzekoak 6 euro.

IZENA EMATEKO: Hemen bertan,web orrian.Epea,Osteguna 17 gaueko 9 tako.

 epea itxita

 

GR-38 8. Etapa Biasteri - Oion

el .

   96 laguneko taldea GR-38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko 8. eta azken etapa burutzeko.

   7:00 tan Azpeitian irten eta Biasterira autobusez.

   Bertan 9:15 inguruan ekin zitzaion ibiltzeari, aurretik 19 km. Hasieran Biasteriko aintziretatik barrena eta ondoren bertako mahastietan zehar joaten da ibilbidea.

   Eguraldi bikaina oinez ibiltzeko egun guzian zehar, uneren batean tanta gutxi batzuk egin bazituen ere. Aipatu beharra dago ekintza guzian izan degun suertea eguraldiarekin.

   El Campillarren ginen 11:30 inguruan eta hemen egin genuen eguneko geldialdia indarrak errekuperatzeko.

   Mahastietatan aurrera egin genuen ibilbidean 13:30 tan Oionera iritxi arte.

   GR-38 amaituta argazkiak atera eta denbora bat izan genuen Oionen.

   14:30 tan Logroñoko El Embarcadero jatetxera bazkaltzera. Giro ezin obean jan eta edan genituen bertan zerbitzatutakoak eta amaieran oroigarri banaketa.

   Urtarrilean hasi eta Urrirarteko GR-38 ko ibilbide osoa burutu duten 24 laguni Lagun Onak M.B. k txaketa bana oparitu zien.

   20:30 inguruan Azpeitain ginen guziok.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Eguna: Urriak 19 Larunbata

Irteera: Biasteri - Oion        19 Km

            GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 8. go Etapa

Oion biasteri Oion 1

Ibilaldia: Goizeko 7:00  tan anbulategi aurrean autobusa artuko degu Biasterira  joateko.

Biasterin  hasiko gara GR-38 jarraitzen.

19 km ibilaldi erraza egingo degu mahastietatik barrena. Hamaiketakoa egiteko 15 minituko geldialdia izango degu  El Campillarren.

13:00 - 13:30 Oionen izatea aurreikusten da . Denbora bat izango degu herria ezagutu eta zerbait hartzeko eta ondoren autobusez Logroñora joango gara.

14:30 tan bazkaria izango da, " El Embarcadero Jatetxean"  Ekimenari amaiera egokia emateko

17:30 tan itzulera

                          .

Izen ematea: Irteeran parte hartu eta Bazkaltzeko txartela eskuratu behar da Urriak 13 rako. Txartelak elkarteko tabernan daude salgai 50€.

Irteran parte hartu bakarrik nahi dutenek izena eman beharko dute Urriak 13 rako

Ordaina: Bazkideak 10€

               Ez Bazkideak  15€

IZENA EMATEKO:

Egingo den ibilaldiko Tracka:

19.7 km, 04:01:16

 

 

GR-38 7. Etapa Albaina-Biasteri

el .

albaina biasteri

Argazki galeria ikusteko:

https://flic.kr/s/aHsmHckthz

    Goizeko 7:30 tan 103 laguneko taldea bildu ginen GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 7. etapa burutzeko asmoz.

    Autobusez Albainara joan eta bertan ekin genion ibiltzeari.

    Eguraldia ez zegoen oskarbi, baina ibiltzeko oso egokia.

    Albainatik Lañoruntz. Azken honetara iritxi aurretik bertako Gobeak bisitatu genituen. VII. mendean bizitoki bezala izan zirenak ondoren Zentro Erlijioso eta Kanposantu bihurtu ziren.

    Laño atzean utzi eta Lagran aldera ondoren basoan zehar. Hamaikak inguruan hamaiketakoa egiteko 15 minituko geldialdia egin genuen ibilbidean bertan.

    12:00 inguruan ginen Lagranen. GR-38 Ibilbidearen interpretazio Zentroa bertan dagoela aprobetxatuaz 15 minituko geldialdi bat egin genuen.

    Berriro ibiltzeari ekin eta eguneko malda gogorrenak gelditzen zitzaizkigun gainditzeko; hain zuzen ere Sierra Cantabria gurutzatzu behar genuen "Paso del toro"n.

    Partaide bakoitzak bere erritmoan , guziak ginen lepoan 14:00 inguruan. Aurrez partaide batzueik Cruz del Castilloko tontorra egiteko aukera ere izan zuten. Bertan bazkaldu genuen eta ibilia amaitzeko 7 km inguru gelditzen zitzaizkigun.

    Azken partea dena maldan bera, aurrez aurre Biasteri eta inguruko herriak genituela. Bidean mahasti batzuk era bai mahatsa bete beterik, laister bilduko bait dute.

    16.00 tan etapa amaitu genuen eta Biasteri ezagutzeko aukera izan zen 17:00 iritxi bitartean.

    19:00 tarako Azpeitian ginen egun polita igarota.

    Iada asko Urrian 19 an ospatuko degun Egitasmoko azken etaparen zain.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Eguna: Irailak 21 Larunbata

Irteera: Albaina - Biasteri        25 Km

            GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 7. go Etapa

LaguardiaI bidaia  LaguardiaII bidaia

Ibilaldia: Goizeko 7:30  tan anbulategi aurrean autobusa artuko degu Albainara  joateko.

Albainan hasiko gara GR-38 jarraitzen.

Bidean Gobesko Kobak ikusi eta Lañora iritxiko gara.

Ondoren basoan zehar Lagranerako bidea egingo degu. Tartean Hamaiketakoa egiteko 15 min. geldiunea egingo degu.

Lagranen 10-15 min hartuko ditugu osatzen hari garen GR-38 ibilbidearen Interpetrazio Zentrua ikusteko.

Lagrandik aurrera eguneko igoera nagusia gelditzen zaigu, hain zuzen ere "Paso del Toro"ko lepora igotzea. Bertan egingo  degu 20-30 min geldialdia bazkaltzeko.

Ibilaldiari amaiera emateko Biasterirako jeitxiera geldituko litzateke

Biasterin 16:00-16:30 inguruan iristea aurreikusten da.

Biasterin denbora bat izango degu eta ondoren autobusez Azpeitira 

                         

Izen ematea: Irteeran parte hartzeko izena Irailak 19 rako eman beharko da. Bai elkarteko Tabernan edo web gunean bertan.

Ordaina: Bazkideak 8€

               Ez Bazkideak  10€

IZENA EMATEKO:

 

OHARRA: Ibilaldi honetan hasiko gara Urrian egingo den Ekimeneko azken etapa eta bazkarirako txartelak saltzen.

Azken etapan goiz partean ibilaldia egin eta ondoren "El Embarcadero jatetxean" bazkaria izango da.

Ibilaldia eta bazkarirako Txartelak 50 €.

 

Egingo den ibilaldiko Tracka:

24.8 km, 07:15:34

 

 

 

Ernio - 2019 irailak 29

el .

ernio ibilaldia

EGUNA: Irailak 29.

IBILALDIA: Gaztetxoentzako egun pasa. Bidaniatik irtengo dugu eta Ernioko gurutzera igo ondoren, Zelatungo lepora jeitsiko gara. Bazkaldu eta erromeriaz gozatu ondoren, Errezilera jeitsi eta autobusa hartuko dugu etxera itzultzeko.

IRTEERA: Goizeko 9 tan,anbulategi aurrean.

ORDAINA: Bazkideak 3 euro eta gainontzekoak 4.

IZENA EMATEKO: Epea Ostegunak 26 gaueko 9 tako.Web orrian, hemen bertan.

 

 

Armañongo Natur parkea.

el .

 

ARGAZKIAK IKUSTEKO:  https://flic.kr/s/aHsmGRXAfv

EGUNA: Irailak 7-8. Asteburu pasa gaztetxoentzako irteera.

IRTEERA: Goizeko 8 retan anbulategi aurrean.

IBILALDIA: Larunbatean Ranero herritik (300 m) irten eta Portillo de Ranero-ra (752 m) igoko gara. Ondoren berriro Ranero-ra jeitsiz. Guztira 9,3 km-tako ibilaldi zirkularra egingo dugu. Alberge La Brena-n afaldu eta bertan lo egingo dugu. Igande goizean gosaldu ondoren,beste 7,5 km-tako ibilaldi bat egingo dugu, gehiengo altuera 254 m-tara iritsiz. Albergean bazkaldu eta arratsaldeko lauetan, Pozalaguako kobazuloa ikusiko dugu.Ondoren, etxerako itzulera.

ORDAINA: Bazkideak 40 euro eta gainontzekoak 45 euro.

 Ordainean sartzen dira: Bidaia. Albergeko pentsio osoa eta Kobazuloa ikusteko sarrera.

OHARRAK: Larunbaterako bazkaria eta albergerako lo-saku edo maindirea,norberak eraman behar ditu. 

APUNTATZEKO: Hemen bertan. Epea Osteguna 5, gaueko 9 rak arte edo plazak amaitu arte.

 EPEA ITXITA