Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Lehen laguntzen ikastaroa

Data: .

20220118 Lehen sorospenak copia

 

Plazak agortuta. Bigarren ikastaro baterako interesa baduzu, deitu 635721692 zenbakira.

Hilabetea amaitzeko, mendiko lehen sorospenen ikastaroa egingo dugu elkartearen lokalean. 12 orduko kurtsoa izango da, bi egunetan banatuta, eta dohainik emango da. Hemen bertan eman dezakezue izena, baina bizkor ibili, 12 plaza bakarrik daude eta!

  • Eguna: urtarrilak 28, ostirala, eta urtarrilak 29, larunbata.
  • Lekua: Lagun Onak MBren lokalean.
  • Ordaina: dohainik.
  • Programa:
    • 1. eguna, 19:00etan. Aurkezpena. “Segurtasuna eta arriskuaren kudeaketa mendiko jardueretan” erakusketa eta hitzaldia. Botika-kutxa.
    • 2. eguneko goiza, 9:00etan. Praktikaren hasiera. Lehen mailako laguntzen hastapenak. Laguntza eskatzea. Istripuaren ikuspegia. Lehen uneak. Balioespena. Hasierako azterketa: A,B,C. Oinarrizko BBB. Kanpoko desfibriladore automatikoa (KDA). Funtsak. Bigarren mailako azterketa: ikuskatzea, zauriak, odoljarioak eta traumatismoak. Lantegiak.
    • 14:00etan. Bazkaria.
    • 15:00etan. Kasu praktikoak. Biktimak inmobilizazioa. Ohatila inprobisatuak egitea, mendiko biktimak lekualdatzea. Erreskatea antolatzea: oinarrizko kontzeptuak. Erreskate-lanetan laguntzea. Talde profesionalekin koordinatzea eta jardutea. Oinarrizko arauak helikopteroen esku-hartzeetan.
    • 20:00etan. Itxiera.