Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Bisaurinera irteera

Data: .

20260411 Bisaurin copy

Apirilaren 11 eta 12ko asteburuan, Aste Santutatik bueltan, Pirinioetara irtetea proposatzen dizuegu.

Bi mendi-irteera egingo ditugu, eta tartean Bisaurin (2.670 m) ezaguna igotzeko aukera egongo da.

Irteerari buruzko xehetasun guztiak gure web orrian aurkituko dituzue.

Animatu eta etorri gurekin!

 

IBILALDIA ETA ORDUAK

Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du apirilaren 11 eta 12ko astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin litzake.

  • Egunak: apirilak 11, larunbata; eta apirilak 12, igandea.
  • Ibilaldi mota: helduen asteburu irteera.
  • Irteera: larunbatean goizeko 4:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ibilaldiak:
    • Larunbata: 15 km, +1.100 m. Lizarako aterpea (1.540 m) – Collado Foratón (1.970 m) - Bisaurin (2.670 m) – Gabarditoko aterpea (1.280 m).
    • Igandea: zehaztu gabe. Secús (2.353 m), Punta Agüerri (2.434 m)...
  • Ordaina:
    • Bazkideak: 90 euro.
    • Bazkide ez direnak: 110 euro.
  • Ordainean sartzen dena: joan-etorria, aterpeko egonaldia, afaria eta gosaria hartzen ditu barne. Hortik kanpo dauden otordu guztiak norberaren ardura izango dira.
  • Izena emateko azken eguna: apirilak 9, osteguna, 21:00etan.
  • Plaza kopurua mugatua.

 

GARRANTZITSUA! Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatua izatea eta federatu txartela gainean eramatea.

Lagun Onak MB ez da ezeren erantzule egiten.

 

IBILALDIAN IZENA EMATEKO

Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822. Titularraren izena: 'Sociedad de Montaña Lagun Onak') norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.