Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Pasaia-Donostia gaztetxoekin

Data: .

20260712 Pasaia Donostia

Uztailaren 12an, elkarteko haur eta gaztetxoak kostaldera goaz: Pasaiatik abiatu, eta Donostiarako bidea egingo dugu, Ulia mendia zeharkatuz.

Hainbat puntu interesgarri eskaintzen ditu ibilbideak: labarrak, landaredia, Pasaiako portua… eta gure kostaldearen ikuspegi zoragarria ibilaldi osoan zehar.

Eguraldiak laguntzen badu, eta txangoa hondartzan amaituko dugunez, bainutxo bat hartzeko aukera ere egongo da, beraz ez ahaztu bainujantziak!

Animatu, eman izena gure web orriaren bitartez eta parte hartu!

  • Eguna: uztailak 12, igandea.
  • Ibilaldi mota: haur eta gaztetxoen egun osoko ibilaldia.
  • Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi aurretik.
  • Itzulera: arratsaldean, 19:00ak aldera.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 10 euro.
    • Bazkide ez direnak: 15 euro.
    • Oharra: MUGI txartela ere gainean eramatea gomendatzen da, Pasaiako badia gurutzatzen duen ontzian erabili ahal izateko. 
  • Izena emateko azken eguna: uztailak 9, osteguna.

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.

Uztailak 18-19, Europako Mendietara

Data: .

20260609 Europako Mendiak copy

ADI! Uztailaren 18 eta 19ko asteburuan egingo urteroko Europako Mendietako irteera, gure egutegiko hitzordu ederrenetakoa.

Aurki izango duzue irteerari buruzko informazio guztia gure web orrian. Bitartean, egin lekua zuen agendetan eta gorde data!

Xoxoteko egun jendetsu eta ederra

Data: .

20260506 Xoxote

Ederra izan da aurtengo Xoxoteko Eguna ere! Eguraldia lagun, dozenaka mendizale gazte eta ez hain gazte animatu ziren igoera taldean egitera.

Goian, aterpearen bueltan, festa-giroa izan zen nagusia, eta azken urteko mendi-irteeretan parte hartu duten gaztetxoek domina eta oparitxoa jaso zituzten (eskerrik asko @domusateknik!).

Urtero legez, mendian bizia utzi duten mendizale azpeitiarrei ere lore-eskaintza egin zitzaien, beraien oroimenak bizi-bizirik jarraitzen duela irudikatzeko.

Eskerrik asko @xoxotekoaterpea-ri eta festaren antolakuntzan esku bat bota zuten guztiei. Datorren urtera arte!

Argazki galeria: labur.eus/xoxote26

Ehunmilak Bira: 5. etapa

Data: .

20260630 Ehunmilak5 copy3

Ekainaren 20an egingo dugu Ehunmilak Biraren etapa nagusia: Otzaurte-Beasain.

Ibilbideak 35 kilometro luze ditu, eta tartean Aizkorriko gailurretik igaroko gara. Erronka mundiala!

GARRANTZITSUA! Etaparen luzera dela eta, irteera ordua aurreratu dugu: 6.00etan aterako gara anbulategi aurretik. 

Parte hartzeko, eman izena gure web orrian. Animatu eta etorri gurekin!

  • Eguna: ekainak 20, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 20 kilometro, +1.000 metro.
  • Irteera: goizeko 6:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: ekainak 18, osteguna.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

 

IBILALDIAN IZENA EMATEKO

Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.

69 mendizalek egin dute Ehunmilak Birako laugarrena

Data: .

20260524 Ehmbira 4

69 mendizalek osatu dute #EhunmilakBira ekimeneko laugarren etapa.

Eguraldi ederrarekin, Aralar eta Aizkorri natur parkeen arteko basoetan barrena ibili ginen, paraje zoragarriak bisitatuz.

Ekainaren 20an egingo dugu hurrengo etapa. Ordura arte!

Argazki galeria: labur.eus/ehmbira4