Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitia-Mandubi Domusa Teknik 40 mlk 1/2 2026

Data: .

WhatsApp Image 2026 03 02 at 12.04.54

Aupa lagunak‼

40MLK lasterketaren ibilbidea ezagutzeko bi irteera antolatuko ditugu aurten ere. Hona hemen aurrenengo irteeraren informazioa:

🗓 Data: Martxoak 14
🏠 Tokia: Azpeitiko Enparantza Nagusia
⏰ Ordua: 7:45
⛰ Ibilbidea: Azpeitia-Mandubia 34km
💶 Kostua (federatuak): 5€ (Autobusa + Fante gela + anoa gunea + pintxoa + tragoa)

💶 Federatu gabekoek: +5 € (eguneko asegurua)
* Ordainketa, irteera hasi aurretik egingo da

Amaitutakoan pintxo bat eta trago bat hartzeko aukera izango dugu entrenamenduan gastatutako indarrak berreskuratzeko. Ondoren autobus zerbitzua egongo da Azpeitira bueltatzeko eta bertara iritsitakoan nahi duenak dutxak ere izango ditu Igerilekuan.

🚨Oharra: Erritmo desberdinetako taldeak egingo dira beti ere antolakuntzarenak errespetatuz. Azken taldearen erritmoa lasterketaren mozketa denboraren berdina izango da gutxigorabehera.