V. edizioko Emakumeen 4. irteera

Aurtengo edizioko laugarren irteera ere gerturatzen ari zaigu. Inauterien ondoren aitzakiarik ez daukagu berriro ere martxa hartzeko.
Datorren otsailak 21ean goizeko 8:30tan Azpeitiko igerilekutik aterata, Arauntza eta Izarraitz batuko ditugu 20 kilometro inguruko ibilbidea osatuz.
Oraingoan lagun berri bat ezagutzeko aukera izango dugu. JOMA taldeko Ainara Uribarriren gidaritzapean burutuko bait dugu irteera. Ez duzu aitzakiarik, utzi alperkeriak, eta azken egunetako ajeei buelta emateko aukera ederra dugu oraingoa ere.
Beraz badakizu, otsailak 21 goiz pasa ederra dugu!!
- 8:30tan Azpeitiko igerilekuan
- Igerilekuan bertan dutxak ( irteera aurretik motxilak uzteko aukera)
Oraingoan ere, ekitaldiaren amaieran zozketak izango dira.
Izen emateko epea: otsailak 19
