Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Santa Engrazi Eguna

Data: .

20240414 Santa Engrazi Eguna

Pazko Astea pasata, gure egutegian finkoa den egun horietakoa daukagu: Santa Engrazi Eguna.

Pasa den urtean bezala, aurten ere goiz-pasa formatuan egingo dugu, eta Azpeititik oinez edo autobusez joateko aukera egongo da. Gero, bertan, umeentzako jolasak egongo dira.

Animatzen bazara, ez ahaztu gure web orriaren bitartez izena ematea. Etorri gurekin!

  • Eguna: apirilak 14, igandea.
  • Ibilaldi mota: haur eta gaztetxoen goizeko ibilaldia.
  • Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi aurretik. Oinez edo autobusez.
  • Itzultzeko autobusa: eguerdian.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 5 euro.
    • Bazkide ez direnak: 8 euro.
  • Izena emateko azken eguna: apirilak 11,ITXITA