Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Tutera-Azpeitia: 1. etapa

Data: .

20240204 1 etapa

Hastera goaz! #TuteraAzpeitia-ko lehenengo etapan, Tuteratik Milagrorako bidea egingo dugu. Etaparen profila laua da, baina adi, ze 30 kilometrotik gora dira eta astuna ere egin daiteke. Bestela, Ebroko haraneko paisaia tipikoetan barrena egingo dugu txangoa, ibai honen ibilbidea segitzen duen GR99a jarraitzen.

Izen-emateari buruzko informazioa gure web orrian aurkituko duzue. Animatu!

  • Eguna: otsailak 17, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 32 kilometro, +0 metro.
  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: otsailak 15, osteguna.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

PLAZAK AGORTUTA. Interesatuta bazaude deitu 689 898 493 zenbakira. 

Ordainketa pendiente baduzu, parte-hartzailearen izen-abizenak adierazi: ES71 3035 0020 51 0200093741 (Laboral Kutxa).