Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Mendi-irteera Zaraiako mendilerrora

Data: .

20231018 Kurutzebarri

Azaroaren 18an Gipuzkoako hego-mendebaldera mugituko gara, Zaraiako mendilerrora. Arrasateko herritik abiatuta, Urkuluko urtegira igoko gara lehenengo, eta handik Kurutzebarriko gailurrera. Hemendik natur gunean barneratuko gara, Degurixako bailara jaitsi eta ondoren, Ezateko lepotik pasa ostean, Araotzera jaitsiz amaituko dugu ibilaldia.

Ibilbideak 19 kilometro luze eta 1.200 metroko desnibela ditu, beraz mendian pixka bat ibiltzen den edonorentzako da egokia. Baina, batez ere, paisaia eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu, etxetik gertu izanagatik ere askorentzat ezezagunak direnak. Beraz ez galdu aukera eta animatu!

Informazio gehigarria eta izen-ematea gure web orrian aurkituko dituzue.

  • Eguna: azaroak 18, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Irteera: goizeko 8:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina:
    • Bazkideak: 10 euro.
    • Bazkide ez direnak: 15 euro.
  • Izena emateko azken eguna: azaroak 16, osteguna.