Urriaren 29an, Bizkaiko kostaldera

Urriaren 29an Bizkaiko kostaldera itzuliko gara, haur, gaztetxo eta helduei zuzendutako irteerarekin. Ibilbideak dozena bat kilometro ditu, eta paisaia ederrez gozatzeko aukera ematen du. Izen-ematea irekita duzue gure web orrian. Animatu!
- Eguna: urriak 29, igandea.
- Ibilaldi mota: gaztetxo eta helduen egun osoko irteera.
- Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi aurretik.
- Ordaina (autobusean bertan egingo da):
- Bazkideak: 5 euro.
- Bazkide ez direnak: 10 euro.
- Izena emateko azken eguna: urriak 26, osteguna.
Azken plaza batzuk badaude, nahi ezkero deitu elkarteko telefonora 689 898 493
