Irukurutzetara irteera
Urtarrilaren 23an, gaztetxoak zein ez hain gaztetxoak izango dira protagonista. Etxetik gertu egingo dugu ibilaldia: Azkaratetik abiatu, Irukurutzeta eta Karakate gainetatik pasa eta Elgoibarrera jaitsiz amaitu. Bide eta luzera atseginak dituen ibilbidea da, paisaia politekin eta edonork egin dezakeena. Beraz animatu, eta apuntatu hemen bertan bidez!
- Eguna: urtarrilak 23, igandea.
- Ibilaldi mota: gaztetxo eta helduen goizeko ibilaldia.
- Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi plazatik.
- Ordaina:
- Bazkideak: 5 euro.
- Bazkide ez direnak: 8 euro.
- Izen emateko azken eguna: urtarrilak 20, osteguna.
Izen ematea itxita.