Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

4. etapa - Azpeitia mugaz muga

Data: .

Mugaz Muga 4 etapa

 

🥾 Datorren asteko larunbatean itxiko dugu 2021eko #MugazMuga ekimena. Azken etapan Lasaotik Erlora igoko gara, handik Basartera jaitsi eta Azpeitira itzuliz borobilduko dugu ibilbidea, 14:00ak alderako amaitzea espero duguna. Bidean, parte hartzaile guztientzat hamaiketakoa egongo da Xoxoteko Aterpean, eta bertan Lagun Onak MBren materiala eskuratzeko aukera ere egongo da. Ohi bezala, ekimenean parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago, gure web orriaren bitartez. Sekulako parte hartzea izan dugu orain arteko etapetan, eta goian bukatu nahi dugu... beraz animatu! 

Irteera: 8tan Anbulategi aurrean.

Ordaina: 5€ autobusean bertan.

Covidak eragindako osasun egoera dela eta, kirol ekintzetan beharrezko diren protokoloak jarraitu beharko dira. Gehienez 6 laguneko taldeak antolatuko dira irteera puntuan. Norbaitek izena eman eta irteera egunean sintomarik balu, etxean gelditu beharko du.

Izen ematea (Maiatzak 13, ostegun gaueko 21:00 arte):

Izen emate epea, itxita.

Ibilaldiko Tracka: Hemen