Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Martxoan, Lintzara eskiatzera!

el .

20240205 Lintza

Martxoaren 2 eta 3ko asteburuan Lintzara goaz, gaztetxoekin iraupen eskia egitera. Urteak joan eta urteak etorri, gure egutegian inoiz hutsik egiten ez duen irteera da, eta zerbaitegatik izango da! Izen-emateko jarraibideak hemen aurkituko dituzue, baina bizkor ibili, plazak mugatuak dira eta!

  • Egunak: martxoak 2, larunbata, eta martxoak 3, igandea.
  • Ibilaldi mota: gaztetxoen asteburu pasako irteera.
  • Irteera: goizeko 8:00etan, anbulategi aurretik. Puntualitatea eskatzen da.
  • Ordaina:
    • Irteera:
      • Gaztetxoak 50 euro.
      • Helduak: 70 euro, Lagun Onakeko bazkide ez direnak + 10 euro.
      • Barne hartzen duena: garraioa, larunbateko afaria, igandeko gosaria eta bazkaria.
    • Eskiatzea: Pistak + Materiala: 16 euro (bi egunak barne).
  • Eraman beharrekoak: lotarako zakua, elurretako arropa egokiak eta larunbat eguerdirako janaria.

PLAZA MUGATUAK.

Izen ematea itxita