Azpeiti - Bilbo

2017 ko Azpeitia-Hazparne eredutzat hartuta, irteera mota hoiek jarraipena izango dute Elkartearen irteeretan.  Jendearen parte-hartzea garrantzitsua izan da, jendeak antzeko zerbait eskatzen zigun, guretzat berriz aurtengo esperientziarekin ez da zaila izan beste erronka bat antolatzea. Horrelako bat edo irteera desberdinak antolatzeak ia lan bera ematen digu. Ondoren emaitza ikusita, parte-hartze kopurua... egokiago iruditu zaigu Azpeiti-Bilbo bezalako txangoak antolatzea.

8 etapetan iritsiko gara Bizkaiko hiriburura. Hazparneko etapetan garbi ikusi dugu, zenbait jendek behintzat 25Km-tik gora iada sufritzen hasten dela. Bestetik etapa luzeak antolatu ezkero etapa erdiak egiteko aukerak aztertzen hasi behar da, horrek antolakuntza gehiago zailtzen duelarik. Beraz 8 etapa  20-25 Km-koak pentsatu ditugu.

GR eta PR desberdinetatik ibiliko gara. Ahal den neurrian Kantauriko Kostari jarraika.

Etapa guztiak egiten diren einean informazioa web orrian jartzen joan gara.