Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitia-Iruñea: 5. etapa

Data: .

20220608 Azpeitia Iruñea 5

Uztailaren 2an egingo dugu #AzpeitiaIruñea ekimenaren azken etapa. Goiz gabiltzala? Ba bai, baina adi, irteera berezia izango da eta. Hasteko, 7:30etan elkartuko gara anbulatorio aurrean. Behin Oteitzara iritsita, Ezkaba mendira igoko gara eta bertako gotorlekua inguratuko dugu. Eraikina espetxe bihurtu zen 30eko hamarkadan, eta leku garrantzitsua du Euskal Herriaren historia beltzean.

Ibilbidea Iruñeko alde zaharrean amaituko dugu, eta ondoren Uslaer jatetxean egingo dugu ibilaldi-amaierako bazkaria. Hemendik aurrera, bi aukera dituzue:

  1. Autobusez Azpeitira itzultzea.
  2. Autobusez Berara joan eta Larrun mendira igotzea, gau horretan egingo den eta Gure Eskuk antolatu duen #PirinioetakoBidea ekimenean parte hartzeko.

Bi aukeretako salneurria berdina da (50 euro), eta dena dago sartuta: autobusak, bazkaria eta Gure Eskuk antolatutako ekimenean izen ematea. Plan bat edo beste aukeratu, irteeran izena emateko modu bakarra elkarteko tabernan salgai jarriko diren txartelak erostea da. Animatu!

  • Eguna: uztailak 2, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Irteera: goizeko 7:30etan, anbulatorio aurretik.
  • Bazkaria: 14:15etan, Iruñeko Uslaer jatetxean.
  • Izen ematea: Lagun Onak MBren tabernan salgai egongo diren txartelak erosita (ekainaren 9tik aurrera).
  • Izena emateko azken eguna: ekainak 26, igandea.
  • Ordaina: 50 euro (autobusak + bazkaria + Gure Eskuren ekimenean parte hartu behar dutenen izen ematea).
  • Ibilbidea: hemen.