Kirgizistanera bidaia
Aurreko urteetan egin izan dugun bezala, herriko Halcón Bidaiak agentziarekin udararako zenbait irteera antolatzen hasi gara. Lehenengoa, irudian duzuen Kirgizistanekoa, herrialde benetan menditsua, bere lurraldearen erdia baino gehiago 2.500 metrotatik gora baitago. Beraz, mendizaleok badugu han zer bisitatu. Informazio eta detaile guztiak ezagutzeko, jarri zuzenean agentziarekin harremanetan.