50 gaztetxo eta heldu, Irukurutzetara egindako irteeran
Igandean ere eguraldia lagun genuen, eta gaztetxo zein helduek primeran erantzun zuten. 50 lagun inguru bildu ginen Azkarateko mendatetik Elgoibarrerako ibilbidea egiteko, Irukurutzeta eta Karakateko gailurretatik igaroz. Lau ordu eta erdi iraun zuen txangoak eta, bidean, euskal mendi ezberdinen sekulako ikuspegiaz gozatzeko parada izan genuen. Argazki galeria osoa labur.eus/irukurutzeta2022 estena duzue ikusgai. Eskerrik asko animatu zineten guztioi!