Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

50 lagunetik gora, 40MLKren ibilbidearen lehen zatia egiten

Data: .

20220124 40MLK

50 lagunetik gora animatu ziren pasa den larunbatean, 40 MLK lasterketaren ibilbide erdia egitera: herriko plazatik abiatu, Arauntza igo, ondoren Gazume eta Hernio, Trintxerara jaitsi, Murumendi igo eta Mandubian amaitu. Hamaiketakoa, bazkaria eta ohiko geldialdiak barne hartuta, 9 ordu inguruan osatu genuen 33 kilometroko ibilbidea, erritmo onean eta giroa lagun genuela. Argazki galeria osoa labur.eus/40MLK1 estekan duzue.

Ikusitakoak ikusita, parte hartzaile guztiei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, eta aipamen berezia egitea lasterketaren antolakuntzarekin dabilen lan taldeari. Bejondeizuela! Eta, azkenik, gogoratu laster iragarriko dugula lasterketaren bigarren etapako egiteko irteera, beraz adi gure sareei!