Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

#MendikoAhotsak: Villanueva eta Favresse

Data: .

Otsailak 16, asteazkena. Apuntatu eguna ze krak pare batek bisitatuko gaitu: Sean Villanueva O'Driscoll eta Nicolas Favresse, belgiarrak, punta-puntako eskalatzaileak, folk musikariak... eta komunikatzaile apartak. Noizbait ikusi dituztenek argi esaten digute: erotuta daude, bizitzaz maiteminduta. Eta emozio hori guztia transmititzen dakite, ez dute parekorik horretan. Ohi bezala, sarrerak Kulturazen atarian aurkituko dituzue. Animatu!

20220121 Villanueva kartela copia