Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

34 lagun, gaztetxo eta helduen Udalaitzeko irteeran

Data: .

Otsailaren 13an gaztetxo zein helduak Udalaitz mendian ibili ziren goiz pasa. 34 laguneko taldetxoa osatu zen eta, eguraldia egokia zen arren, goi lurretan haize bortitzarekin egin zuten topo, gailurrera iristea ezinezkoa egin ziena. Behintzat, izan zuten Udalaitzko gurutze handia ukitzeko beta eta, oro har, mendi jarduera polita osatu zuten guztiek ere. Argazki galeria labur.eus/udalaitz22 estekan duzue. Eskerrik asko animatu zineten guztioi!

20220221 Udalaitz