Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Amaitu ditugu aurtengo haur eta gaztetxoen ibilaldiak

Data: .

20231112 Urregarai

9 laguneko taldetxoa animatu zen atzoko haur eta helduen irteeran parte hartzera. Markina genuen jomuga, eta handik abiatuta, baso eder batzuetan barrena egin genuen igoera, Bedartzaundi eta Urregarai mendietako gailurrak zapaltzera iritsi arte. Aldeko eguraldiarekin, ibilbideak eskaintzen dituen paisaia eta ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izan genuen. Irteera honekin, amaitutzat ematen ditugu aurtengo haur, gaztetxo eta helduen ibilaldiak. Datorren urtera arte!