Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

55 mendizale, Udalaitz+Anboto irteeran

Data: .

20231101 Udalaitz

55 mendizale animatu ziren pasa den larunbateko irteeran parte hartzera, Arrasaten hasi eta Urkiolan amaitu genuena. Talde bikaina, eta mendizaleen arteko giro ederra izan zen jardunaldiko protagonista. Egun oso haizetsua izanik ere, zorionez ateri eutsi zion eta, horri esker, mendizale gehienek lortu zuten eguneko bi gailurrak zapaltzea (Udalaitz eta Anboto).

Aurki izango duzue argazki galeria gure Flickr-eko kontuan.

Eta bide batez, aurreratu helduen hurrengo ibilaldiaren berri emango dugula ostiral honetan. Ordura arte!