Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Emakumeen 1. Saioa

Data: .

20231010 Malen Osa

Bueltan gara!! Aurtengo edizioan ere hilean irteera bat antolatuko da mendi lasterketetara emakumeak gerturatzeko asmoz. Aurreko edizioko formatu arrakastatsu bera jarraituz, hilero trail munduan punta puntan dabilen kirolari ezagun bat izango dugu gure artean.

🏃🏽‍♀️ Oraingoan ere parte hartzeko arau berdinekin jarraituko dugu: emakumea izatea eta lasterketarako gogoa edukitzea. Gizonezkoen kasuan, emakume batekin etortzea.

🗓️ Gure agendan erreserbatu beharreko lehenengo eguna, azaroak 4. Lehenengo saioan dozena kilometro inguruko ibilbidea egingo dugu. Eta lehenengo gida laguna ere ezaguna zaigu: Salomon @salomon.spain taldeko Malen Osa @malenosaa Oñatiarra. Aurreko edizioan ere gure artean izan genuen, baina izango du zer kontatu berririk 2023 urtea biribila bait doakio.

Ekimen honen helburua kirolaz haratago doanez, lehenengo saio honetan ere elkar ezagutu eta indarrak berreskuratzeko, hamaiketako batekin bukatuko dugu goiza. 🍻🥓

  • Eguna: azaroak 4, larunbata
  • Ibilaldi mota: emakumeei zuzenduriko trail saioa
  • Irteera: goizeko 9:00etan, azpeitiko igerilekuan.
  • Izena emateko azken eguna: azaroak 2, osteguna.