30 mendizale inguru, Herniora egindako irteeran
Pasa den igandean Hernion izan ginen, urtero egin ohi dugun ibilaldia egiten. 30 mendizale inguru animatu ginen, batzuk oinez zuzenean Azpeititik, eta besteak Bidanitik abiatuta. Arratsalde partean egin zuen zaparradatxoa kenduta, eguraldia lagun izan genuen egun guztian zehar, eta Zelatuneko giro ederraz gozatzeko aukera baliatu genuen. Honen ostean, Errezilera jaitsi eta autobusez egin genuen etxerako itzulera. Hurrengora arte!
Argazki galeria: labur.eus/hernio23