Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Osatu dugu Azpeitia-3EM ekimena

Data: .

20230913 Azpeitia 3EM

10 etapa, 230 kilometro, dozenaka mendi, zelai, baso, lepo eta ibar, ezagutzen ez genituen Euskal Herriko hainbat herri, auzo eta txoko... eta, batez ere, barreak eta momentu onak. Bizipen horiek guztiak motxilan hartuta, igande honetan lortu dugu iristea Euskal Herriko gailurrik garaiena den Hiru Erregeen Mahaiko tontorrera. 86 laguneko taldeak hartu du parte asteburuko irteera honetan, eguraldi ederrarekin eta mendian ibiltzeko baldintza bikainetan. Denetik izango genuen bidean zehar, baina askoz gehiago onetik txarretik baino, eta hori dela eta Lagun Onak MBren zuzendaritzatik ekimenaren balorazio bikaina egiten dugu. Ederra izan da gero!

Eskerrak emateko orduan, lehenik eta behin modu batera edo bestera ekimen honetan bidelagun izan ditugun eragile ezberdinak aipatu behar ditugu: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Mendizale Federazioa, Ulacia Autobusak, Goizuetako Arainburu-Umore Ona Mendi Taldea, Lintzako aterpetxea, Gipuzkoako Suhiltzaileak eta Nafarroako anbulantzietako boluntarioak. Eta azkenik, eskerrik beroenak etapetan parte hartzera animatu zareten mendizale guzti-guztiei, zuek baitzarete elkarteak antolatzen dituen jarduera guztien bihotza. Laister arte!