Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Herniora irteera

Data: .

Irailaren 17an, urtero Herniora egin ohi dugun mendi irteera egingo dugu,, haur, gaztetxo eta helduei zuzendutako jarduera. 9:00etan jarri dugu hitzorduan Anbulategi aurrean: batzuk oinez abiatuko dira bertatik, eta besteak autobusez joango dira Bidania-Goiatzera, handik gailurrera igotzeko. Mendi buelta egin eta Zelatungo festa giroaz gozatu ostean, denak autobusez itzuliko gara etxera, eta hau 17:00etan abiatuko da Errezildik. Ibilaldian parte hartzeko, nahitaezkoa da gure web orriaren bitartez izena ematea. Animatu!

  • Eguna: irailak 17, igandea.
  • Ibilaldi mota: egun osoko irteera.
  • Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi aurretik.
  • Itzulera: 17:00etan, Errezildik. 
  • Izena emateko azken egune: irailak 14, osteguna.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 5 euro.
    • Bazkide ez direnak: 10 euro.

Izena emateko, autobusean lekua badago, baina mesedez aurrez deitu edo mezu bat bidali 689 898 493 telefonora