Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitia-3EM: 9. eta 10. etapak

Data: .

20230831 3EM

Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du irailak 9-10 astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin litzake.

  • Irailak 9, Izaba-Lintza (19 Km):
    • Irteera, irailak 9 larunbata, goizeko 7:00etan Azpeitiko anbulategi aurrean. 
    • Etapa amaieran Lintzako aterpean antolatuko da lo-lekua. Autobusa bertan izango da beharrezko materiala hartzeko. 
    • Afaria, aterpean bertan izango da. Afaltzeko ura ez den beste edozein edari, aterpeko barran ordaindu beharko da.
  • Irailak 10, Lintza-Hiru Erregeen mahaia-Lintza (17 Km):
    • Irteera goizeko 7:00etan izango da.
    • Gailurrean denok batera egoterik egongo ez denez, talde txikiak antolatuko dira azken zatian.
    • Lintzara joan etorria bide berdinetik denez, antolakuntzakoak markaren batzuk jarriko ditugu behin gailurretik jeitsitakoan norbera bere erritmora Lintzara itzultzeko.

Ordaina ((autobusa, aterpeko egonaldia, afaria eta gosaria barne):

  • Lagun Onak MBko bazkideak 70€.
  • Ez bazkideak 80€.

Izen ematea: PLAZA DENAK BETETA, IZEN EMATEA ITXITA