Vignemaleko zirkularra
Uda amaitzear da eta, ziur gaudenez oporretan mendia ganoraz zapaldu duzuela, udazkena ondo estreinatzeko proposamen exijente bezain interesgarri batekin gatoz: Bujaruelotik abiatuta, bi egunetan Vignemaleko itzulia osatuko dugu. Ibilbideak 40 kilometro eta ia 3.000 metroko desnibel positiboa ditu, eta animoso dabiltzanek Petit Vignemale egiteko aukera izango dute.
EGITARAUA
Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du irailak 23-24 astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin litzake.
- Irailak 23, larunbata: Bujaruelo- Oulettes de Gaube (22 km, +2.000):
- Irteera: autobusez egingo da bidaia, eta goizeko 2:00etan aterako gara Azpeitiko anbulategi aurretik.
- Lo-lekua: etapa amaieran Oulettes de Gaubeko aterpean afaldu eta bertan egingo dugu lo. Ondorioz, norberaren ardura izango aterpean lo egiteko zakua edo izara eramatea.
- Irailak 24, igandea: Oulettes de Gaube-Bujaruelo (18 km, +1.000):
- Gosaria: Oulettes de Gaubeko aterpean egingo da. Horren ostean, oinez hasiko gara.
IZEN-EMATEA
Plaza denak beteta daude.