Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

2019 urteko Egitasmoa antolatzeko deialdia

Data: .

Lagun Onak M.B. ko zuzendaritzak Elkarteko Bazkideei eta Ibilaldietan partaide ditugun lagunei laguntza eskatu nahi die 2019 urtean burutu nahi den Egitasmo Nagusirako.


      2019 urtean Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea GR-38 a, RUFINO ARROYABEren ibilbidea
burutu nahi da. Mendeetan zehar merkataritzarako erabiltzen zen ibilbide hau 8 etapatan egingo dugu oinez. Urtarrilean Bermeon hasi eta Urrian Oionen bukatuaz, Arabar Errioxako mahastien usain gozoa, Arabako lautadaren edertasuna, Urkiolako arroken sendotasuna eta kostaldeko kresala sentituko ditugu besteak beste.


      Azken bi urtetan, era honetako bi ibilbide osatuta(Azpeitia-Hazparne eta Azpeitia-Bilbo), hirugarren bat burutzea da helburu. Egitasmo hauek antolatzea zenbat kostatzen den ikasia degu, eta hirugarrena ere halik eta ondoen antolatzeko laguntza behar degu.


      Horretarako bilkura ireki batera dei egiten zaituztegu: Berau Azaroaren 19 an, arratsaldeko 19:30 tan Elkartean izango da. Bertan 2019 urteko egitasmo hau antolatzen hasiko gara:Gr-38 aurkezpena, ibilaldi egunak, etapa ikuskaketak, ...


      Zain gelditzen gara.

      Lagun Onak M.B. Batzordea