Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Indartsu itzuli da Xoxoteko Eguna

el .

Indartsu itzuli da atzo ospatu genuen Xoxoteko Eguna. Eguraldia lagun, eta txistulariek herriko kaleak girotzen zituzten bitartean, 70 lagun inguru elkartu ginen herriko plazan goizeko 9:00etan, igoera taldean egiteko. Gero, goian, aterpe ingurua jendez bete zen, Izarraitzeko abiapuntu ezberdinetatik etorritako jendearekin.

Meza, tirolina, paella, txalapartariak, trikitilariak, lore eskaintza, domina banaketa… adin guztietako jendearentzako izan zen zeregina eta entretenimendua. Oso pozik, beraz, herriko mendizaleontzat hain berezia den eguna berreskuratzeagatik. Datorren urtera arte!

Argazki galeria osoa: labur.eus/xoxote2022

Xoxoteko Eguna