Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Azpeititik Arantzazura

el .

20210608 Arantzazu

 

ARGAZKIAK IKUSTEKO :https://flic.kr/s/aHsmW4n6ve

Ekainaren 19an ibilaldi berezia egingo dugu, garai batean egiten zen Azpeititik Urbia eta Arantzazurako irteera berreskuratuko baitugu. Goizeko 6:00etan aterako gara herritik, eta 18:00ak ingurutan aurreikusten dugu itzulerako autobusa hartzea Arantzazun. Tartean, 40 kilometro eta kontutan hartzeko desnibela. Ibilaldian izena ematea nahitaezkoa da, eta hemen bertan egin dezakezue.

Irteera: 06:00etan Herriko Plazan.

Ordaina: 5€ autobusean bertan.

Covidak eragindako osasun egoera dela eta, kirol ekintzetan beharrezko diren protokoloak jarraitu beharko dira. Gehienez 6 laguneko taldeak antolatuko dira irteera puntuan. Norbaitek izena eman eta irteera egunean sintomarik balu, etxean gelditu beharko du.

Izen ematea (Ekainak 17, ostegun gaueko 21:00 arte):

Pribatasun Politika irakurri eta onartzen dut

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.