Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

#MugazMuga: 4. etapako argazkiak

el .

90 lagunetik gora elkartu ginen pasa den larunbatean, #MugazMuga ekimenaren laugarren etapa egiteko. Oraingo honetan euria eta haizea izan genituen bidelagun baina, hala ere, giro ederrean egin genuen Lasaotik Erlorako igoera, ondoren Xoxoteko Aterpea-n atseden hartzeko (eskerrik asko aterpezainei ere, egindako harreragatik!).

Munategiko industriagunera jaitsi eta Azpeitiara itzuli ostean, osatutzat ematen dugu gure udalerriaren mugak ezagutaraztea helburu izan duen egitasmoa. Bi hilabete, lau etapa, ia 70 kilometroko ibilbidea guztira, etapa bakoitzean 100 lagun inguru eta giro mundiala. Ekimenaren balorazioa? Aparta!

Eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztioi, eta Ulacia Bidaiaki eta Azpeitiko Udalari emandako laguntzagatik. Gainerakoan, laster iragarriko dizkizuegu ekimen berriak, beraz adi gure sareei!

Argazki galeria: labur.eus/mugazmuga04