Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Picos de Europa.

el .

Argazkiak ikusteko: https://flic.kr/s/aHsmPhPYyb

Pikos de Europa-ra Irteera.Plaza mugatuak !!!

EGUNAK: Uztailak 4-5.

IRTEERA: Goizeko 4 retan anbulategi aurrean.

IBILALDIA: Larunbatean,

 

A- Aukera: Sotres herritik (1000 m) irtengo gara eta Pandévanoko zelaietatik pasata, Vega de Urriellu aterpera (2016 m) iritsiko gara. Ondoren Horcados Rojos-eko lepora (2395 m) helduko gara. Azkenik, beheraka Fuente Dé ko teleferikora heltzeko (1823 m). Guztira,20 bat km-tako ibilaldia izango da. Teleferikoan jeitsiko gara behera (1070 m) autobusa hartzeko. Ibilaldi gogorra.

 

B- Aukera:  La curbona de Sotresetik irten(1000 m) eta Duje bailara guztia pasata, Aliva aterpera iritsiko gara (1670m). Hemendik El Cable ra(1823 m).Guztira 14 km. Zailtasun gutxiko ibilaldia. 

  Autobusa hartu eta Potes herrira (291 m) joango gera.

Afaldu, lo, eta Igandean gosaldu Brisas del Deva albergean egingo ditugu.

Igande goizean, aukera egongo da Cruz de la Viorna (1151 m) tontorretik joan etorria egiteko. Eguerdiko 12 ak aldera Potes-etik irten eta bidean  bazkaldu ondoren etxera itzuliko gara.

FEDERATUA EGOTEA EZINBESTEKOA DA.

 ORDAINA:  Bazkideak 60 euro.  Langabetu eta ikasleak  45 euro eta gainontzekoak   70 euro.= 70 euro.

Ordainean sartzen dira: Bidaia eta Potes eko albergean afaltzea, lo egitea eta Igandeko gosaria.

APUNTATZEKO: Web orrian (hemen bertan) edo mendizaletako tabernan. Epea, Osteguna Uztailak 2 gaueko 9 tako. 29 pertsonantzat bakarrik dago tokia. A edo B aukera zehaztu!! Covid-aren eraginpean gaudenez, arduraz jokatzea eskatzen da. Autobusean maskarila beharko da.