Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Izarraizko magaletatik Azkoitira

el .

Azpeitiko plazatik abiatuko gara, eta Xoxoteko ohiko igoerako bidean gora egingo dugu: Komuntzo, Takolo, Arantzeta eta Urreta Txikiraino. Bertan ohiko bidea utzi eta Urreta baserrira jarraitu dugu, eta hemendik aurrera marra zuri-gorriak jarraitzeari ekingo diogu. Aurrera segituta, Izarraitzera igotzen den pistarekin bat egingo dugu, eta hortik Goikosaletxe baserrira jarraituko dugu.
Ondoren Izarraitz azpialdeko hainbat baserritatik igaroko gara: Pikua, Arana… Bidean aurrera egin eta Aitza baserrira iritsiko gara. Hemendik ekingo diogu Azkoitiarako jaitsierari. Behin Azkoitian, bidegorritik itzuliko ginateke Azpeitira.

Bideoa: https://youtu.be/4ccfe5Q-5PAhttps://youtu.be/4ccfe5Q-5PA

Tracka: www.labur.eus/izarraitz