|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
LAGUNTZAILEA |
| |
 |
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
|
|
| |
NOLA IRITSI |
| |
Aukeratu dugun bidea biderik motz eta errazena da, Aittolako aparkalekutik Xoxotera doan bidea. Ordu bat eta 15 minutu inguru behar dira, malda gutxiko ibilbide, polit eta erraz hau egiteko. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Azpeitia, Azkoitia edo Zestoatik ere egin liteke igoera, Xoxotera doazen bideetatik, izan ere Xoxoteko tontorretik metro gutxira kokatzen da Lagun Onak mendi taldearen aterpe hau. Aittolako aparkalekura iristeko, Azkarateko portua Elgoibar eta Azkoitia bitartean aurkitzen da. Gainean bertan Madariaga auzorantz hartu eta bertara iristean errepideari jarraitu. Aittolako lepora iritsiko gara, bertako tontor gainean gurutze handi bat dago eta errepide ondoan aparkalekua, bertan utziko dugu autoa. Aparkaleku zabalean Izarraitzeko mendikateari buruzko kartel informatibora zuzenduko gara. Bertatik Erloko antena ikus dezakegu, naiz eta tontorra zerbait eskuinerago aurkitzen den. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Kartelaren ondoan lurrezko pista bat hartuko dugu, zuhaitz artean sartuko dena, pista zabalago batekin bat egingo du geraogo. Beti ere pista nagusia jarraituz bidegurutze batetara iritsiko gara, bertan kartel batek Xoxote , Erlo eta Kakuteko bidea seinalatzen digu. Jarraitu beharreko noranzkoa hain zuzen ere. Pista honi jarraituz joango gara, hasieran lautadan eta bukaeran malda luze batean. Pista honen bukaeran berriz ere bidegurutze batera iritsiko gara. Zuzen jarraituz bide harritsu batean malda gora abiatuko gara, zuhaitz artetik atereaz, eroritako borda baten ondoraino. Hortik belarretan maldan gora joko dugu, laster lurrezko bide batekin topo egin arte. Bide hau ezkerrera hartuaz, sakon batean sartuko gara, Trikuan Sakona, barrenean borda berritua ikus dezakegu putzuaren ondoan eta eskuinean Kakuteko gurutzea. Sakonera jaitsi gabe eta bidea jarraituz, Izki iturriren ondotik Zamalekukio lepora joango gara. Han Erloko antenara doan pistarekin bat egingo dugu, hasieran bertatik joango gara baina metro gutxira eskuinetara Xoxoterantz seinalatzen duen kartelari jarraituz lurrezko bidean sartuko gara. Artzain borda batzuen ondotik igaroaz malda gogor bat igo ondoren Lagun Onak mendi taldearen aterpean gaude. Eskuinetara San Inazioren irudi erraldoia ikus dezakegu, Xoxoteko tontorraren ondoan. |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|