Hasiera MendikoWeb Castellano
ELKARTEA
EKITALDIAK
ZERBITZUAK
INFORMAZIOA
EREMU MUGATUA
   
Izena
 
Gakoa
LAGUNTZAILEA
   
 
     
 

EIZMENDI AUZOA EZAGUTZERA

Gazteko bidegurutzea-Elosiaga-Eizmendi-Urrestilla-Azpeitia

Iraupena 3:00-3:45 ordu

Zailtasuna
Beste aukerak: Urrestillatik Oñatz aldera, Loreto tontorra.

1. Gazteko bidegurutzea. Hasieran Gazteko bidegurutzea dago (Errezil-Urraki kruzea). Errepidean gora egin eta kurba handi bat pasa. Berehala, eskubira bide bat abiatzen da, eta han gora ekin. Hormigoizko bidea bukatzen denean, bidezidor batean gora pinudian sartzen den unean ezkerrera egin. Aurrerago, baserri bide bat gurutzatu eta langa pasatu ondoren zelai batean gora irten, eta Lepasoro baserria baino pixka bat beherago berriro errepidera irten.

2. Elosiagara. Errepidean jarraitu, Bentatxo ondotik aurrera Elosiaga auzora iritsi arte. Elosiaga eskubira utziz, Munoko baserria pasatu eta berehala eskubira, Iturralde baserrietara irteten den bidea hartu. Iturralde Saletxe ondoan, ezkerrera, pista segitu eta Altzarte baserriaren ondoan errepidera irten. Errepidean, oso denbora gutxi egin behar da, eskubira Miranda baserrira doan bidean jarraitu behar delako.

3. Ermitaraino. Miranda pasatu eta laster baten ondoan bidea utzi eta ezkerrera dagoen bidexka bati jarraitu. Hasieran bidegurutzeei kasurik egin gabe, bideak gorantz eskerrerako norabidea hartzen duen bat iritsi arte. Honi jarraituta berehala ganadutegi baten ondora heldu. Handik Eizmendiko ermita ikusten da (560m), ermitara iritsi arte.

4. Urrestillara. Urrestillara jaisteko, bidean atzera egin behar da. Miranda baserria pastu, borda ondoan lehen ezkerrera hartutako bideraino. Behin han, Mirandatik datorren bidean, Urrestillaraino joan, maldan behera, Alzaga, Mendizabal, Igartza eta Txara baserrietatik.

5. Azpeitira errepidez. Urrestillatik Azpeitira errepidez 3 kilometro eta erdi ingurru daude. Bestela, 5. ibilaldiko bidea jarraitu, Landetara.

 
Xoxoteko aterpea
Danborrada
Azpeitiko mendi gida
 
   
 
Bai euskarari ziurtagiria