Partaideek ordu erdi lehenago gerturatu beharko dute txartela jasotzera, ordain agiria eta federatu karneta erakutsiz. Txartel honekin postu guztietan zigilua lortu beharko dute, gehiengo ordutegiaren barruan. Orduz kanpo baldin badabiltza, ibilbidea utzi beharko dute. Langak eta hesiak, pasa ondoren itxi egin beharko dira.
Istripu edo eritasunen bat gertatuko balitz ibilbidean zehar edo honen ondorioz, Lagun Onak M.B. elkartea ez da horren erantzule egingo, eta parte hartzaileek ez dute kalte ordainerako inolako eskubiderik izango.
Hala behar bada, antolatzaileek ibilaldia edozein ataletan mozteko eskubidea izango dute.

|