Hasiera MendikoWeb Castellano
ELKARTEA
EKITALDIAK
ZERBITZUAK
INFORMAZIOA
EREMU MUGATUA
   
Izena
 
Gakoa
LAGUNTZAILEA
   
 
     
 

IBILBIDEA

 

Kakute igaro ondoren, Izki iturritik, aitxola aldera joango dira lasterkariak. Kilometro inguru egin ondoren eskuinera hartu eta kakuteko txabolarantz eta ondoren Erlorantz, eguneko punturik altuenaren bila (1026m). Erlora iritsi aurretik artzain txabola baten ondotik igaro beharko dute lasterkariek eta puntu honetan edukiko dute, 4. abituailamendua.

Erlo igaro ondoren, erloko antenara doan pistarekin bat egin eta metro batzuk pistan behera jarraituz, eskuinera hartu beharko dute lasterkariek. Jarraian, egin beharreko kilometro gehientsuenak beheraka izango dira. Hasieran GRz (marka zuri eta gorria) markaturiko bidean barrena joango dira (zestoarrek Erlora igo ohi duten bidea) eta pare bat kilometro egin ondoren marka zuri gorriak eskuin aldera hutsi eta pagotegi batean barrena sartuko dira. Piñutegii hau jaitxi ondoren (5.abituailamendua), pista zabal bati jarraituz , poliki-poliki altuera, galtzen joango dira. Bidean aurrera doazela PRz (marka zuri horiak) markaturiko bidean sartuko dira eta ondorengo kilometro gehienak marka horien bidez markaturiko bidean egingo dituzte.

Haitz bakarraren azpitik eta Oanda baserrian gainetik igaro ondoren, lasterkariek, eguneko azken aldapatxoari egin beharko diote aurre (6.abituailamendua). Aldapa igarota gero, dena beherantz izango dute, Toki eder baserrira iritsi arte. Baserria eskuinetara hutsi eta Urbi gainetik igaroaz, Magdalenara iritsiko dira eta hemendik Erdi kaletik, herriko enparantza nagusira.

  1. abituailamendua (Urreta): ura.
  2. abituailamendua (Xoxoteko aterpea): ura eta jatekoa.
  3. abituailamendua (Kakuteko malda azpia): ura.
  4. abituailamendua (artzain txabola): ura eta jatekoa.
  5. abituailamendua (pinutei azpia): ura.
  6. abituailamendua (Oanda ingurua): ura.
 
 
     
Azpeitiko mendi gida
Xoxoteko aterpea