Lasterketaren hasera, Azpeitiko enparantza nagusian izango da eta lehen metroak herrian barrena egingo dituzte. Lehenik Enparan kalean beherantz abiatuko dira, eta Santiago kaletik, Ludoteka ondoan dauden eskaileretan gora ondoren.
Lasterkariek orduan izango dituzte eguneko lehen buru hausteak zeren eta behin eskaileretan sartzearekin batera, Xoxoteko aterperantz (905m) abiatuko baitira. Xoxoterantz, ohiko bidetik barrena igoko dira, hau da, lehenik Urretara(1.abituailamendua), hormigoizko bidean gora eta ondoren harri artean sartu, Nargunetik pasa, Azketako iturri ondotik igaro eta aterperantz (2.abitualamendua).
Aterpea igaro ondoren,aterpearen atzealdean dagoen lakoari itzuli bat eman eta Linoren txabolarantz abiatuko dira eta txabola ondotik igaroaz, Loiolatik datorren pistarekin bat egingo dute. Jarraian, metro batzuk pistan barrena egingo dituzte, Kakute alderantz. Kakute barrenera iristen direnean, Azkoititik (aitzatik) datorren bidean sartu eta Azkoiti alderantz joko dute, beti ere altuera galduz. Ondoren Pago bakar izenarekin izendatu dugun puntura iritsiko dira (3.abituailamendua). Puntu hau, Azkoitiko mendi lasterketan hain ezaguna egin den, Kakuteko malda handiaren azpia da. Maldan barrena, lasterkarien ondorengo helmuga Kakuteko (924m) gaina izango da. |