LASTERKETAREN DATA ETA ORDUTEGIA
- Maiatzak 11.
- Irteera: 10:00tan Azpeitiko enparantza nagusian.
- Helmuga: Azpeitiko enparantza nagusian.14:00etan kontrola itxiko da
EZAUGARRIAK
Izarraitzeko mendikatean egingo den mendi lasterketa da.Azpeitiko enparantza nagusitik abiatu (85m) eta lehenengo jo muga Xoxoteko aterpea (905m) izango da.Lehen 2.7 kilometroak asfaltoz izango dira eta lehen 500metroak kenduz beste guztia, gorantz. Puntu hau igaro ondoren , Azkoiti alderantz abiatu beharko dugu, altuera galduz. Kakute barrenera iristen garenean, 1000 metroan, 300 metroko desnibela igo beharko dugu, Kakutera (924m) iristeko.Ondoren eguneko punturik garaienerantz abituko gara,Erlorantz (1026m).Erlo pasa ondoren, lasterketaren zatirik gogorrena eginik izango dugu eta poliki poliki Azpeitirantz abiatuko gara. Tarte honetan, 2 maldatxo igaro beharko ditugu, baina, lasai helmuga gero eta gertuago baitago. Magdalenara iristen garenean, 500 metro geratuko zaizkigu helmugarako, baina herrian barrena direnez, jendearen laguntzarekin erraz egingo ditugu.Guztira 3320 metroko desnibela osatzen da, 21,2 kilometrotan.
- Luzera: 21.2km ( 3 km asfaltoan)
- Desnibela guztira: 3320m
- Gutxieneko altuera: 85m (Azpeiti)
- Punturik garaiena: 1026m (Erlo)
- Denbora kontrolak: 4
- Tarteko helmuga: 2 km-tara. Saria 1. gizon eta 1.emakumezkoentzat.
- Edari guneak: 4
- Janari guneak: 3
- Gehienezko parte hartzaile kopurua: 350 pertsona.
- Gehienezko denbora: 4 ordu.
DUTXAK, MASAJEAK ETA POLTSAK GORDETZEKO TOKIA
Izarraitz pilotalekuan (Enparantza nagusi inguruan).
|