Hasiera MendikoWeb  
IZEN EMATEA
 
   

Izen emate data: Urtarrilak 1etik Otsailak 29ra. Data hauetatik kanpo ezin izango da izenik eman.

Kuota: 20 Euro. (Federatuak 15 Euro)

Izena emateko: Asteazkenetan, 21:30etatik 22:30etara. 943-025893 telefonoan edo www.lagunonakmb.org orrialdean.

Dirua sartzeko: Euskadiko kutxako 3035-0020-57-0200065432 zenbakian.

EZINBESTEKOA DA DIRUA SARTZEAN KORRIKALARIAREN IZEN ABIZENAK AGERTZEA.

ES OBLIGATORIO INDICAR EL NOMBRE Y APELLIDOS DEL PARTICIPANTE A LA HORA DE INGRESAR EL DINERO.

Lasterketa honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa federatua izatea.

Izena ematen duten lehen 250 lasterkariek izango dute lehentasuna, baldin eta dagokion epean egiten badute diru sarrera beren izen abizenak ongi adieraziz.

Ondoren izena ematen dutenekin ordezko zerrenda bat egingo da.

Gehiengo lasterkari kopurua: 250 pertsona.

Lasterketan parte hartzeko ezinbestekoa da 18 urtetik gora edukitzea.

Bestalde, 16 eta 17 urteko gaztetxoek ere hartu ahalko dute parte.Gurasoek eurek eraman beharko dute baimena Lagun Onak Mendi Bazkunaren bulegora, asteazkenetan, 21:30etik 22:30era bitartean. Bestela, egunean bertan semeak edo alabak dortsala hartzeko momentuan han egon beharko dute gurasoek, baimena ematen dutela egiaztatzeko. Gurasoetako baten NANaren fotokopia eta antolatzaileek betearazitako agiria sinatzearekin gauzatuko da baimena

 

 

Izena Emandakoen Zerrenda