Hasiera MendikoWeb  
LASTERKETAREN DATA ETA ORDUTEGIA
 
 

Dortsala hartzerakoan, federazio txartela eta ordain agiria aurkeztu beharko dira. Berauen banaketa, Martxoak 4ean, Plaza nagusian, goizeko 8:30etatik 9:30etara egingo da.

Lasterketa, Martxoak 4ean goizeko 10etan hasiko da Ezkerretegi baserrian. Berau dorsalak hartu eta bost minutura dago. Goizeko 9:45tarako egon beharko dute lasterketariek irteera puntuan, norberaren ordua baino 5 minutu lehenago aurkeztu beharko direlarik. Bestela azken postuan irten beharko dute.

Lasterketa hau erlojuaren aurka izango da. Lasterketariak banaka irtengo dira, batetik bestera tartea utziz.