Hasiera MendikoWeb  
 
KONPETIZIO ARAUDIA
 

- Lehenengoa.- Hiru frogaz osatua egongo da eta bakoitza egun bakarrean ospatuko da.
- Bigarrena .- Frogak bakarkakoak izango dira. Partehartzaileen adina gutxienez 18 urtekoa izando da, zirkuitoko lehen lasterketan daukana kontutan  hartuko delarik.
- Hirugarrena .- Bastoiak erabil daitezke, horrela izan ezkero hasieratik amaieraraino eramatea derrigorrezkoa delarik.
- Laugarrena .- Atzetik irten eta aurreratzeko egoeran dagoen korrikalariari pasatsen uztea derrigorrezkoa da.
- Bosgarrena .- Ibilbidea markatutako eremutik burutzea derrigorrezkoa da.
- Seigarrena .- Lasterketa burutzen den ingurua ez errespetatzeak, lasterkariarentzako zigorra suposatuko luke.
- Zazpigarrena .- Lasterketan zehar laguntza (gurutze gorria, laguntza taldea...) jasotzen ez dabilen zaurituren baten egoerari buruz antolakuntzako partaideei abisu ez emateak zigorra suposatuko luke.
- Zortzigarrena .- Frogen irteerak bakarka burutuko dira, lasterkarien artean 20" - 3' tarteko aldeak ezarriko direlarik irteeran. Antolakuntzari dagokio irteera tarte hau zehaztea.
- Bederatzigarrena .- Lasterkarien denborak kontrolatzeko Sportident sistema erabiliko da. Honen ondorioz, korrikalariek eskumuturrean daramaten txartelarekin bai irteera, helmuga eta tarteko kontrolguneetan markatzea derrigorrezkoa da. Ez markatzeak edota helmugan txartela ez bueltatzeak, lasterkariaren kanporatzea suposatuko luke.
- Hamargarrena .- Partehartzea irekia da, lasterkari orok bere sailkapenari dagozkion puntuak lortuko dituelarik.
- Hamaikagarrena.- Zirkuitoari dagokionez, partehartzaileak honako maila edo kategoritan banatuta egongo dira:

  • GIZONEZKO absolutua
  • EMAKUMEZKO absolutua

- Hamabigarrena .- Maila edo kategori bakoitzerako puntuazio sistema honakoa izango da:
Zirkuitoko 3 lasterketetan berdin:  100-88-78-72-68-66-64-62-60-58-56-54-52-50.horrela 2 punturaino. Hemendik aurrera sailkatutako guztiek 2 puntu lortuko dituzte.
- Hamahirugarrena .- Zirkuitoko azken sailkapenari dagokionez, lasterkari bakoitzak 3 frogetan lortutako puntuen batuketa hartuko da kontutan, ez delarik derrigorrezkoa izango 3 frogetan parte hartzea.
Hamalaugarrena .- Lasterkari bi edo gehiagoren arteko berdinketa ematen bada, azken frogan izandako emaitzik onena hartuko da kontutan.
- Hamabostgarrena .- Irabazleen sari banaketa zirkuitoko azken froga ostean burutuko da.
- Hamaseigarrena .- Kronometraje txartel eta dortsal banaketa lasterketa egun berean burutuko dira, froga hasi baino ordu t'erdi lehenago.
- Hamazazpigarrena .- Partehartzaile bakoitzak, arropa arinen bat utzi ahal izango du antolakuntzaren esku, ondoren helmugara iristean erabili ahal izateko. Arropak lasterketa hasi baino ordubete lehenagorarte jasoko dira.
- Hamazortzigarrena .- Irteera bakarkakoa izango da. Lasterkari bakoitzari dagokion irteera orduan ez irtetzeak denbora zigorra eta antolakuntzak esandako orduan irtetzea suposatuko luke.
- Hemeretzigarrena .- Sari banaketako ordutegi edota protokoloa ez errespetatzeak, lasterkariaren sari galtzea suposatuko luke.
- Hogeigarrena .- Arautegi hau ez betetzeak denbora zigorra edo kanporaketa suposatuko luke.
- Hogeitabatgarrena .- Araudi honetan agertzen ez diren gauzetan, Lasterketako Batzordearen erabakiak hartuko dira kontutan.