Mendizale bazara, federatua egotea komeni zaizu. Beste zenbait abantailez aparte, edozein istriputan babestua egongo zara. Azaroan federatzea eskertuko genuke, hilabete honetan egingo baititugu tramitazioak. Ondorengo hilabeteetan, abendura arte, elkartearen sigilua jasoz norberak egin beharko ditu tramitazioak. Federatzeko Lagun Onak M.B.-ko bazkide izatea beharrezkoa da eta LUBA AHOLKULARITZA bulegotik pasatu behar da. LUBA AHOLKULARITZAren helbidea honako hau da: Enparan kalea, 45, Azpeitia Ordutegia: 9:00-13:00 eta 16:00-20:00 - Tarifen fitxeroa jeitsi |