|
2010-3-2
Zeru estalia baina aterian ospatu genuen aurtengo gaztetxoen ibilaldi neurtua Zumaian. Hotza baina haizerik ez Inda mendikoek prestatu ziguten ibilaldi politean.35 laguneko taldea joan ginen autobusean. Zumaiko herritik itsasertzera eta itsas ertzetik Elorriarantz. Itsasoa behean zelarik Itzurundik Sakonetarainoko itsaslabar ikusgarria ederki ikusi zitekeen. Zumaiako Flish ezaguna, munduko geologia santutegirik garrantzitsuenetakoa. Bidean zuhaitzak beren izenez markatuak eta bidegurutzeak ongi zainduak. Galarretaraino iristean bi aukera, ibilaldi motza eta luzea. Helduenak luzera eta besteak motzetik Elorriaraino. Han salda eta hamaiketako ederra guztientzat. Jolaserako gain aproposa. Ibilbide luzekoen zain egon ginen bertan, jan, edan eta jolasean. Handik aurrerakoa goitik behera ordubaterako Zumaiko kaleetan ginen. Kontroletik kontrolera eramandako txartelak erakutsi eta oroigarriak eta opariak jaso zituzten gaztetxoek. Motz gelditu zen goiza, autobusa zain bai genuen ordu-batak joak eta herrirako bidea hartzeko.
Aitor Unanue
Argazkiak
|